Datozen hilabeteetan, Belgikako, Portugalgo, Norvegiako eta Serbiako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasle batzuek Foru Komunitatea bisitatuko dute, Nafarroako hezkuntza sistemaren praktika inklusiboak ezagutzeko
Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroak (NHEBZ) Nafarroako 156 irakasle mobilizatu ditu Erasmus + nazioarteko egonaldietan 2022-2023 ikasturtean, Erasmus+ proiektu akreditatuaren bidez. Besteak beste, maisu-maistrek, bigarren hezkuntzako irakasleek eta orientazio eta ikuskaritza langileek hartu dute parte. Nafarroako irakasleak herrialde hauetako zenbait ikastetxetara joan ziren: Alemania, Belgika, Danimarka, Eslovenia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Italia, Herbehereak, Portugal, Txekiar Errepublika, Errumania eta Serbia.
Urte anitzeko proiektu horren helburua da Europako beste herrialde batzuetako praktika inklusiboak ezagutzea, Nafarroan ezarri ahal izateko, hala badagokio. Zehazki, ideia da beste herrialde batzuetako metodologiak eta didaktikak behatzea, haien praktika inklusiboak ezagutzea, Nafarroan duten aplikagarritasunari buruz hausnartzea eta ikaskuntza hori Nafarroako irakasleen artean zabaltzea.