NILSAk, Iruñerriko Mankomunitateak eta Jurramendiko Mankomunitateak bultzatutako proiektuak eskuratu du deialdiko zenbatekorik handiena estatuan

Nafarroak Suspertze eta Eraldatze Ekonomikorako Proiektu Estrategikoaren 7,99 milioi euro jasoko ditu uraren zikloa digitalizatzeko, kudeaketaren eraginkortasuna hobetzeko asmoz. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak (MITECO) argitaratu duen Suspertze eta Eraldatze Ekonomikorako Proiektu Estrategikoaren lehen deialdiaren behin-behineko ebazpenaren arabera, NILSA enpresa publikoak, Iruñerriko Mankomunitateak eta Jurramendiko Mankomunitateak sustatutako proiektua izan da zenbatekorik handiena izan duen ekimena estatuan.

Zehazki, proiektu honek aukera emanen du Uraren Ziklo Osoaren Plan Gidarian jasotako jardueretako batzuk finantzatzeko eta garatzeko, digitalizazioaren bidez kudeaketaren eraginkortasuna hobetzeari buruzkoak. Ezarritako ekintzek, besteak beste, uraren kalitatean segurtasun handiagoa egotea, sortzen diren ihesak murriztea edo euri urak hobeki kudeatzea ekarriko dute berekin.

Gehiago irakurri