Haren helburua da berrikuntza programak sustatzea eta etxebizitza eredu hori bultzatzeko politika publikoei buruzko ezagutzak trukatzea

Nafarroa atxiki zaio Etxebizitza Kolaboratiboaren aldeko Hirien Sareari, joan den asteazkenaz geroztik Berlinen egiten ari den topaketa batean. Sarearen helburua da berrikuntza programak sustatzea eta etxebizitza eredu hori, Europan gero eta ohikoagoa dena, bultzatzeko politika publikoei buruzko ezagutzak eta jardunbide egokiak trukatzea.

Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Etxebizitzako zuzendari nagusi Maite Arrondo Berlinera joan da, Nafarroa sare horri atxikitzeko. Sare hori Europako 17 hiri eta eskualdek osatzen dute orain: Foru Komunitateaz gain, Bartzelona, Brusela, Clujeko metropolialdea, Grand Lyon, Dresden, Amsterdam, Tesalonika, Berlin, Bolonia, Torino, Liubliana, Estrasburgo, Zagreb, Oslo, Eidenhoven eta Dumfries daude.

Gehiago irakurri