Bilera Madrilen egin da, eta, bertan, bi gobernuek memoriaren eta bizikidetzaren politika publikoen aldeko apustua indartu dute.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak eta Fernando Martínez Memoria Demokratikorako estatu idazkariak berretsi egin dituzte bi gobernuek memoriaren eta bizikidetzaren politika publikoei eusteko eta horiek indartzeko duten konpromisoa eta apustua, nahiz eta autonomia erkidego batzuetan politika horiek ezabatzen ari diren gaur egun.

Bi arduradunek bilera bat izan dute gaur, “Europako memoria demokratikoa sustatzeko kultura politikak” gaiari buruzko nazioarteko biltzar baten testuinguruan. Biltzar hori aste honetan egiten ari da Madrilen, eta Nafarroako ordezkaritza bat ere bertaratu da, besteak beste, Martín Zabalza Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusiak eta José Miguel Gastón Nafarroako Memoriaren Institutuko arduradunak osatua. Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetako eta Memoria Demokratikoko Ministerioaren aldetik, Diego Blázquez estatu idazkaritzako Memoria Demokratikoko zuzendari nagusia egon da bileran.

Gehiago irakurri