Foru Gobernuak kofinantzatuko du Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa euroeskualdearen ekimen hau, naturaguneak tokiko garapenerako ardatz gisa sustatzeko
Nasuvinsa sozietate publikoa, Lursarea-Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentziaren bidez, mugaz gaindiko lankidetzarako Tantaka proiektu berria koordinatzeko, diseinatzeko eta garatzeko lanen burua izanen da. Proiektu hori aurten eta 2024an garatuko da, Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa euroeskualdearen eremuan ibai espazioen kudeaketa jasangarria modu koordinatuan hobetzeko.
Nasuvinsarekin batera, proiektuaren bazkide gisa parte hartzen dute, halaber, Hernaniko Udalak, bere udal mugartean dauden bainu eremuak kudeatzen baititu, eta Nafarroa Behereko Bidarraikoak (Akitania), Bastan ibaiaren kudeaketa jasangarria sustatzen ari baita.