Batzordeak DiscoverEU programaren udazkeneko deialdia jarri du abian. Deialdi horri esker, 36.000 gaztek Europa esploratzeko doako bidaia bonu bat jasoko dute.

Hautagaitzen txanda irekia dago jada, eta urriaren 18ko (asteazkena) 12:00etan amaituko da. Bidaia bonu bat lortu nahi duten gazteek eskabidea Gazteriaren Europako Atarian aurkeztu, eta bost galdera (gehi berdinketa hausteko beste bat) dituen galdetegi bati erantzun beharko diote. Onartuak izanez gero, 2005eko urtarrilaren 1etik 2005eko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoek bidaia bat egiten ahalko dute Europan barna, gehienez ere 30 egunez, 2024ko martxoaren 1etik 2025eko maiatzaren 31ra bitartean. Europar Batasuneko eskatzaileak ez ezik, Erasmus+ Programari atxikitako hirugarren herrialdeetakoak ere aurkez daitezke deialdira (Islandia, Liechtenstein, Ipar Mazedonia, Norvegia, Serbia eta Turkia).

Parte-hartzaileek 2023ko urtarrilean hasitako Europako Bauhaus Berriaren ibilbidea ezagutzeko aukera izanen dute. Ibilbide horren bidez, gazteei inspirazioa helarazi nahi zaie beren helmugak aukeratzeko orduan, eta gazteak sentsibilizatu nahi dira Europar Batasun «eder, iraunkor eta batu» bat lortzeak duen garrantziaz. Halaber, Gazteen Europako Urtea zela-eta 2022an abian jarri ziren ekimenei onura ateratzen jarraituko dute; ekimen horien artean daude «Gazteek kultura deskubritu dute 2022an, DiscoverEUri esker» eta DiscoverEUren Kulturaren Ibilbidea.

Gehiago irakurri