Hiri Mugikortasunari buruzko Jardunaldietan bildu dira politikariak, tokiko agintariak eta hiri garraioko industria eta profesionalak Europako Batzordearekin, guztien artean aztertzeko zein bideri jarraitu behar zaion, etorkizunean hiri mugikortasun jasangarri, berritzaile eta ekitatibo bat lortzeko Europan.
Eta 2023a Gaitasunen Europako Urtea denez, Hiri Mugikortasunari buruzko Jardunaldiek arreta berezia jarriko dute garraioaren gaitasunetan.
Ekitaldia EBko Kontseiluaren Espainiaren Lehendakaritzarekin lankidetzan antolatu da.
Era berean, Europako Batzordeak Espainian duen ordezkaritzak ekitaldi ofiziala antolatu du, Txirrindularitzari buruzko Europako Adierazpena aldarrikatzeko. Adierazpen horretan, bizikleta garraiobide jasangarria, eskuragarria eta gure osasunerako onuragarria dela azaltzen da, eta EBko etorkizuneko ekintzak proposatzen ditu, txirrindulari aktibo gehiago egon daitezen, batez ere ordezkaritza txikia duten taldeen artean, hala nola emakumeen, adingabeen eta adinekoen artean. Ekitaldi hori antolatu da Urban Mobility Days 2023 jardunaldien esparruan, zeinak Sevillako Biltzar eta Erakusketa Jauregian egin baitira urriaren 4tik 6ra.
Hizlariak:
– Adina Vălean, Europako garraio komisarioa
– Sevillako ordezkaria
– Raquel Sánchez Jiménez, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako jarduneko ministroa
Eguna: 2023ko urriaren 4, 11:00-11:30
Tokia: San Frantzisko plaza (Sevilla)
Mesedez, baieztatu ekitaldira bertaratuko zaren, mezu elektroniko bat igorrita helbide honetara: Eva.BOECKLE-ACHLEITNER@ec.europa.eu