Sergio Pérez García Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak mintegi batean azaldu du “Navarra Zirkular” ekimena, S4ren barruan
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Sergio Pérez García Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak berriki parte hartu du Bruselan, Berrikuntza agenda berria: zer ondorio dakarkie hiri eta eskualdeei? izeneko mintegian. Mintegia Europako Batzordeak eta Eskualdeetako Komiteak antolatu dute, eta aztergai izan ditu berrikuntzako eskualde haranen aukerak.
Nafarroak interes berezia du nazioarteko apustu horretan parte hartzeko; izan ere, proiektuak berrikuntzaren aldeko konpromisoagatik nabarmentzen diren ehun eremu definitu nahi ditu bere estrategia globalaren barruan, eta Nafarroak “Navarra Zirkular” ekimenarekin parte hartu nahi du, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua buru duen S4ren barruan.
Joan den uztailaren 5ean, Europako Batzordeak Europako Berrikuntza Agenda Berriari buruzko komunikazioa onetsi zuen, eta Europan berrikuntzarako estrategia integral bat antolatu zuen lehen aldiz 2010etik.