Batzordeak Erasmus+ proposamenen bosgarren deialdia jarri du abian, gerora Europako Unibertsitateen ekimena hedatzen laguntzeko.

Helburua da Europak unibertsitateentzat duen estrategiaren helburua lortzea, hau da, gutxienez Europako unibertsitateen 60 aliantza egitea, 2024ko erdialdean 500 unibertsitate baino gehiago bilduko dituztenak. Deialdia 2024ko otsailaren 6an amaituko da.

Deialdi honek nazioz gaindiko lankidetza sakonagoa bultzatuko du goi mailako irakaskuntzako erakundeen artean. Aliantza berriak aurkezten ahalko dira. Aurtengo urterako aurreikusitako berrikuntza garrantzitsu bat da Europako Unibertsitateetako Praktiken Komunitate bat sortzeko aukera, lankidetza estuagoa bultzatzeko. Espero da eragina izatea, eta aliantzek elkarren artean eta beste batzuekin emaitzen eta jardunbide egokien trukea gauzatzea.

Gehiago irakurri