Dagoeneko eskura dago Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialaren (EBAO) bertsio erabilerrazagoa; bertsio hori lortu da plataforma eguneratuz, eta, horri esker, errazagoa eta eraginkorragoa izanen da herritarrek EBren testu juridikoak online eskuratzea.

Hemendik aurrera, EBAO ez da egintza bilduma bat izanen, aurkibidea duena: egintza bakoitza banaka argitaratuko da PDF formatuko benetako aldizkari ofizial gisa, EUR-Lexen. “Egintzaz egintza” horrek esan nahi du, egintza bat argitaratzeko prest dagoenean, banaka argitaratuko dela. Aldizkari ofizial bakoitza hainbat egintzaren bilduma gisa argitaratzeko ideia edizio inprimatuen garaien herentzia bat da, eta gaur egun ez da beharrezkoa.

Ikuspegi berri hori urrats garrantzitsua da EBren egintza juridikoen aurkezpena modernizatzeko, eta alderdi interesdunen beharrei erantzunen die, publikoak zein instituzionalak izan, erabiltzaileei benetako onurak eskainiko baitizkie malgutasunari, argitalpen azkartasunari eta bilaketa erraztasunari dagokienez.

Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialaren bidez argitaratzen da EBko legeria, eta legezko eragina du. Europar Batasuneko Argitalpenen Bulegoak kudeatzen du. Tenders European Daily seriean, sektore publikoko lizitazioak argitaratzen ditu, finantza atalase jakin bat gainditzen badute, EBko legeriaren arabera. Aldizkaria egunero argitaratzen da EBko hizkuntza ofizialetan.

Bideoa