Nafarroako Gobernuak akordio bat onetsi du 1,7 milioiko kreditua sortzea baimentzeko, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren programen finantzaketa indartze aldera.

Gogoan izan behar da Foru Komunitateak 36,9 milioi euro jaso dituela aurten enplegu politika aktiboak deiturikoak bultzatzeko; horietatik 32,1 milioi Estatuko Aurrekontu Orokorretatik datoz eta 4,7 milioi Europar Batasuneko Next Generation funtsetatik, Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana onetsita.

Agerraldia