Urriaren 4tik 6ra Europako Batzordearen EU Industry Days jardunaldiak egin dira, Europako industria politikaren funtsezko eztabaidei heltzeko.

Ekitaldia urtero egiten da 2017tik, eta aurten lehen aldiz egin da Bruselatik kanpo. Izan ere, Malagako Azoka eta Kongresu Jauregian (FYCMA) egin da, Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiaren presidentetzaren laguntzarekin.

Jardunaldiak urriaren 4an hasi dira, Maive Rute Europako Batzordeko Barne Merkatuko, Industriako, Ekintzailetzako eta ETEetako zuzendari nagusiaren ondokoaren eskutik. Lehenengo hitzaldietan funtsezko gaiak jorratu dira, hala nola Europako industriaren trantsizio berdea, eta, bereziki, Europako Itun Berdearen Industria Plana, energia kontsumo handiko sektoreak eta jatorri biologikoko materialak.

Hurrengo saioetan, industria sektoreko digitalizazioaren erronkak eta aukerak eztabaidatu dira, eta, besteak beste, jabetza intelektualaren potentziala eta Gaitasunen Europako Urtea azpimarratu dira. Saio horietan parte hartu du Enplegu, Gizarte Gai eta Inklusioko zuzendari nagusi Joost Kortek. Halaber, elkarrizketa bat egon da Enrico Letta Italiako lehen ministro ohiaren eta industriaren ordezkarien artean, Merkatu Bakarrak 30. urteurrenean duen etorkizunari buruz.

Informazio gehiago eta izen-emateak esteka honetan: