2024ko sariek iraunkortasuna, estetika eta inklusioa ordezkatzen dituzten 20 proiektu eta ideia berritzaile sarituko dituzte.

Proiektu irabazleek 30.000 eurora arteko saria jasoko dute eskudirutan, bai eta komunikazio pakete bat ere, proiektuak eta kontzeptuak garatzen eta sustatzen laguntzeko.

New European Bauhaus Festival jaialdian emanen dira ezagutzera. Jaialdia Bruselan eginen da, apirilaren 17tik 21era, Batzordeak sariak banatzeko antolatutako ekitaldi ofizial batean. Jaialdiak hainbat jatorritako pertsonak bilduko ditu tailer, jarduera eta ekitaldi osagarri askotan, gure etorkizunari buruz eztabaidatzeko eta etorkizun horri forma emateko.

2021az geroztik, New European Bauhaus sariek dauden proiektuak nabarmendu eta ikusarazten dituzte, bai eta talentu gazte eta etorkizun handikoek garatutako kontzeptuak ere,jasangarritasuna, inklusibitatea eta edertasuna sustatzen dituztenak.

Gehiago irakurri