Europako Batzordeko Klima Ekintzako Zuzendaritza Nagusiak web mintegi bat egin du urriaren 5ean, osteguna, hidrogeno berriztagarria ekoizteko Europako lehen enkante pilotuaren baldintzei buruzko informazio gehiago lortzeko. Enkantea azaroaren 23an eginen da.

Europako Batzordeak berriki argitaratu ditu RFNBO hidrogeno ekoizleentzako (jatorri biologikokoak ez diren erregai berriztagarriak) hurrengo enkante piloturako terminoak eta baldintzak, eta hori urrats garrantzitsua izanen da EBn hidrogeno berriztagarriaren ekoizpena sustatzeko.

Hidrogeno berriztagarriaren Europako lehenengo enkantearen nondik norakoak eta baldintzak ezagutzeko web mintegia 2023ko urriaren 5ean egin da, 10:00etatik 11:00etara (CEST). Enkantearen funtsezko alderdiei heldu zaie, eta galderen eta erantzunen saio batekin amaitu da. Web mintegian parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik.

Berrikuntza Funtsak finantzatuta, EBko Hidrogeno Bankuaren babespean, enkantea 2023ko azaroaren 23an inauguratuko da. 800 milioi eurora arte emanen zaizkie hidrogeno berriztagarriaren ekoizleei Europako Esparru Ekonomikoan (EEE).

Gehiago irakurri