Europako Erkidego Politikoa (EEP) EBko 27 estatu kideek eta inguruko beste hamazazpi herrialdek (Ukraina, Erresuma Batua, Turkia, Suitza eta Balkanetako estatuak) osatzen dute, eta urriaren 5ean eginen du bere hirugarren goi bilera Granadan.

 

Aurreko bileretan egindako lana oinarri hartuta, herrialde horietako buruzagiek eztabaidatuko dute nola bihurtu Europa erresilienteagoa, oparoagoa eta geoestrategikoagoa.

Europako Erkidego Politikoa (EEP) Europar Batasunaren eta bere inguruko herrialdeen arteko elkarrizketarako eta lankidetzarako foroa da, interes komuneko gaiak jorratzeko. Foroak elkarrizketa politikoa eta lankidetza sustatzen ditu, interes komuneko gaiak jorratzeko bertan parte hartzen dutenen artean: EBko estatu kideak, Batasunekoak ez diren herrialdeak eta Europako proiektutik kanpo daudenak.

Gehiago irakurri