Europako Parlamentuko kideek eta talde politikoek Sájarov 2023 sarirako hautagaitza proposamenak aurkeztu zituzten asteazkenean. Hiru finalisten bozketa urrian eginen da.

Kanpo Arazoetako Batzordeak, Giza Eskubideen Azpibatzordeak eta Garapen Batzordeak Kontzientzia Askatasunaren Sájarov 2023 sarirako bederatzi hautagaitzak aurkeztu zituzten. Sari hori EBk giza eskubideen aldeko lanari ematen dion saririk garrantzitsuena da. Hautagai bakoitzak Europako Parlamentuko 40 kideren babesa izan behar du gutxienez, eta parlamentari bakoitzak hautagai zerrenda bakar bati eman diezaioke babesa.

Gehiago irakurri