Batzordeak berriki onetsi du Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) aplikazioari buruzko urteko bigarren txostena. Mekanismo hori NextGenerationEUren mamia osatzen duen 800.000 milioi euroko erreforma eta inbertsio tresna da.
Txostenak SEMaren aplikazioan egindako aurrerapenak erakusten ditu: Batzordeak 153.400 milioi euro ordaindu ditu adostutako inbertsioak eta erreformak egiteko. Tresnaren ezaugarri den gardentasun maila handia nabarmentzen du, eta Batzordeak SEMen auditoretza eta kontrola indartzeko hartutako neurriei buruzko informazioa ematen du.