Juvenes Translatores aurten ere itzuli da. Lehiaketa horrek itzulpenaren azterketa sustatzen du nerabeen artean, 2007az geroztik.

Itzulpen lehiaketa horri esker, bigarren hezkuntzako ikasleek ideia bat izan dezakete itzulpengintzan aritzen diren pertsonen bizitzari buruz, eta horrek hizkuntzak ikastea eta bokazio profesionalak piztea eragin dezake. Urtero 3.000 ikasle inguruk parte hartzen dute, bigarren hezkuntzako 700 bat ikastetxetakoek.

Aurtengo lehiaketa azaroaren 23an eginen da Europa osoko ikastetxeetan, irakasleek gainbegiratuta.

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago.