Europako Inbertsio Bankuak 1.700 milioi eurora arteko esparru finantzaketa onetsi du Solariarentzat, 120 zentral fotovoltaiko inguru eraikitzen laguntzeko Espainian, batez ere, baina Italian eta Portugalen ere bai. Proiektuak InvestEU programaren babesa du.

Zentral fotovoltaikoek 5,6 GW inguruko edukiera izanen dute guztira, eta urtean 9,29 TWh inguru sortuko dituzte. Aurreikusi da zentralak 2028. urtearen amaieran abian jartzea. Eragiketa horrek lagunduko du Europar Batasunak Europako Itun Berdearen eta REPowerEU Planaren esparruan dituen helburu politikoak lortzen, urtean 2,5 milioi etxe ingururen batez besteko eskariaren parekoa den elektrizitatea hornituko baitu eta berotegi-efektuko gasen emisioak urtean 3 milioi tona inguru murriztea eraginen baitu.

Gehiago irakurri