Batzordeak ingurumena babesteko beste urrats garrantzitsu bat eman du gaur, produktuei nahita gehitutako mikroplastikoak murrizten dituzten neurriak hartuz, substantzia kimikoei buruzko EBko legeriaren arabera (REACH).
Arau berriek ingurumenera gutxi gorabehera milioi erdi tona mikroplastiko botatzea saihestuko dute. Debekatuta egonen da mikroplastikoak saltzea, bai eta mikroplastikoak nahita gehituta dituzten eta, erabiltzen diren bitartean, horiek botatzen dituzten produktuak saltzea ere. Behar bezala justifikatuta dagoenean, salbuespenak eta aldi iragankorrak aplikatuko dira, ukitutako alderdiak arau berrietara egokitu daitezen.
Hartutako murrizketak mikroplastikoen definizio zabala erabiltzen du: bost milimetrotik beherako polimero sintetikoen partikula guztiak hartzen ditu, organikoak, disolbaezinak eta degradazioarekiko erresistenteak direnak. Helburua da nahitako mikroplastikoen emisioak murriztea ahalik eta produktu gehienetan.