Urtero irailaren 26an egiten den bezala, Europako Kontseiluak Hizkuntzen Europako Eguna ospatu du, hizkuntza aberastasuna Europar Batasunaren funtsezko printzipioetako bat dela azpimarratzeko.
Ospakizun hori dela eta, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekitaldi instituzional batean parte hartu du Helsinkin (Finlandia), Osasunbideko ordezkari batzuekin batera. Ekitaldia Hizkuntza Aniztasunerako Europako Sareak (NPLD) eta Coppieters fundazioak antolatu dute, komunitate eleaniztunetako osasun esparruan dauden hizkuntza kudeaketako esperientziak ezagutzera emateko.