Batzordeak proposamenen deialdi bat egin berri du garraiorako, “Europa konektatu” Mekanismoaren esparruan.
7.000 milioi euro baino gehiago daude Europa barneko garraio-sarean (RTE-T) garraio-azpiegiturak sortu, modernizatu eta hobetzeko proiektuetarako, baldin eta proiektu horiek eragiten badiete trenbideari, barneko bide nabigagarriei, itsasoko nahiz barruko portuei edo errepideei. Hautatutako proiektuek klimaren alorreko helburuak betetzen lagunduko diote EBri.
EB-Ukrania Elkartasun Bideak indartzen dituzten proiektuak ere diruz laguntzen ahalko dira (Ukrainako esportazioak eta inportazioak errazteko sortu ziren bide horiek). Ukrainako eta Moldaviako erakundeek zuzenean eska dezakete EBren finantzaketa deialdi honetan; hori gertatzen den lehen aldia da, bi herrialde horiekin urte hasieran CEF Elkartzeko Akordioak sinatu zirenez geroztik.