Europako Parlamentuak eta Kontseilu Europarrak onartutako Eraginkortasun Energetikoari buruzko 2023/1791 (EB) Zuzentarau bateratu berria EBren Aldizkari Ofizialean argitaratu da. Argitaratu eta 20 egunera jarriko da indarrean.
Ondoren, EBko estatu kideek bi urte izanen dituzte zuzentarauaren elementu gehienak beren legeria nazionalean txertatzeko. Zuzentarau berriak energia-efizientzia bizkortzen laguntzeko zenbait neurri jasotzen ditu; neurri horietako bat da “energia-efizientziak du lehentasuna” printzipioa energia-politiketan eta politika ez-energetikoetan sartzea.
Legegintza-prozesua Europako Batzordearen 2021eko uztaileko proposamenarekin hasi zen, “Fit for 55” multzoko zati gisa, eta 2022ko maiatzean osatu zen proposamen gehigarri batekin (REPowerEU planaren zati gisa).