400.000 euroko aurrekontuarekin eta 2023ko urriaren 30era arte irekita, euroeskualdeak proiektuen deialdi bat egin du, hiru lurraldeetako espezializazio adimenduneko estrategietan (RIS4) sortzen ari diren 6 sektore estrategiko konbergenteetan proiektuak eta eragileak sustatzeko.
“Euroeskualdeko berrikuntza” proiektuen deialdiaren helburua da euroeskualdeko ekonomia garatzen laguntzea, elkarlaneko trakzio proiektuak abian jarriz, hiru lurraldeen (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa) osagarritasunak eta sinergiak aprobetxatuz.