Europako Batzordeak 90 milioi euro inbertituko ditu EBren «Lurzoruari buruzko akordioa Europarako» misioan laguntzen duten 17 ikerketa proiektu berritan.
Proiektu horiek lurzoruaren osasuna lehengoratzeko eta babesteko lan eginen dute, elikagai osasungarriak modu jasangarrian ekoizteko, biodibertsitatea babesteko, klima aldaketaren aurreko erresilientzia sustatzeko eta Europako Itun Berdearen helburuei laguntzeko.
Proiektuek 32 herrialdetako 314 parte-hartzaile biltzen dituzte. EBko estatu kideez gain, beste herrialdeak Horizonte Europari lotuta daude (Israel, Kosovo, Norvegia, Serbia eta Turkia), baina beste batzuk ez (Erresuma Batua, Estatu Batuak, Kanada eta Suitza). Proiektuetan unibertsitateek, ikerketa zentroek, ETEek, enpresa handiek, GKEek eta tokiko agintariek esku hartzen dute.