Hezkuntza eta Gazteriari buruzko ministro bilera informalaren bigarren egunean (Zaragoza), EBko ministerio arduradunek konpromisoa hartu dute unibertsitatea uzten duten ikasleen tasa murrizteko eta hezkuntzan balio komunitarioak sustatzeko.

Bileran izan da Europako Batzordeko presidenteorde eta Europako Bizi Estiloa Babesteko komisario Margaritis Schinas. Hark azpimarratu du Batasuneko gobernuak Europako bizimodua sustatu nahi duela hezkuntzaren bidez, eta, horretarako, zenbait ekimen abiarazi dituela, adibidez, Unibertsitateen Europako Aliantza edo Hezkuntzaren Europako Esparrua.

Gehiago irakurri