Europar Batasunak deialdia egin du Klimaren aldeko 2023ko Europako enbaxadoreak izendatzeko. Deialdi horrek erakusten du ezen EBk etengabeko konpromisoa hartua duela gizartea klima-ekintzan inplikatzeko eta lankidetza globala sustatzeko.

 

Honako pertsona hauek aurkeztutako eskabideak onartzen dira: tokiko komunitateetan, sareetan, gizarte zibileko erakundeetan, eta gazteen nahiz ikasleen ekimenetan liderrak diren pertsonak; orobat, udaletako kargu publikoak dituztenak, beste kargu publiko batzuen titularrak, iritzi-liderrak eta Europa osoan dauden pertsona ospetsuak, ekintza klimatikoarekin konpromisoa dutenak.

Klimaren aldeko 2023ko Europako Itunaren enbaxadore izateko, ezinbestekoa izanen da Europar Batasuneko estatu kide batean bizitzea. Enbaxadoreek klima-aldaketaren erronkei buruzko kontzientziazioa sustatuko dute; horrez gain, jardunbide jasangarriak hauspotuko dituzte zenbait sektoretan (industrian, hezkuntzan edo gizarte zibilean).

Gehiago irakurri