Hauxe da Gizarte Eskubide, Gizarte Ekonomia eta Enplegu Departamentuak Nafarroako herritarrak Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) lortzen inplikatzeko antolatu duen jardunaldiaren izenburua. Urriaren 11n izango da, Civicanen, 9: 45etik 14: 00etara.

2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2030 Agenda onartu zuen. Agenda horrek Garapen Jasangarrirako 17 Helburu (GJH) eta 2030an baino lehen lortu beharreko 169 helmuga ditu. 2023ko irailaren 18an eta 19an, Nazio Batuen Erakundeko Idazkari Nagusiak proposatuta, Batzar Nagusiak 2030eko Agendaren egungo egoera berrikusi du, eta guztien konpromisoa eta aliantza bizkortzeko beharra ikusi da, 2030ean GJHak eta hauen helmugak lortzeko.

Testuinguru horretan, eta JRCrekin lankidetzan, “HERRITARRAK 2030 AGENDAREN AURREAN” jardunaldia antolatu dugu. Iruñean egingo da urriaren 11n, CIVICANen, Nafarroako herritarrak helburu global horiek lortzera bultzatzeko.

Nafarroako Gobernuak bere gain hartu zuen ibilbide-orri global horrekiko konpromisoa, inor atzera ez uzteko, eta gure Foru Komunitatearen garapen ekonomiko, sozial eta ingurumenekoa lortzeko konpromisoa hartu zuen, GJHekin lerrokatuta. Horren ondorioz, eta beste arrazoi batzuen artean, Europako Batzordeak Nafarroa aukeratu zuen, Joint Research Center (JRC) delakoaren bidez, REGIONS2030 “Monitoring the SDSs in the Regions, Filling the Data Gaps” proiektu pilotuan parte hartzeko.

Jardunaldian inaugurazio-hitzaldia izango da, Leire Pajín Garapen Jasangarriko Espainiako Sareko presidentearen eskutik. Ondoren, hiru mahai-inguru izango dira:

  • Lehena, Nafarroako GJHen egungo egoerari buruzkoa, eta, horretarako, Federico Martínez-Carrasco Pleite ekonomilaria, Murtziako Unibertsitateko irakaslea eta Ekonomisten Elkargoko GJHei buruzko azterlanaren koordinatzailea, Nuria Osés NUPeko ekonomiako irakaslea eta REGIONS2030 proiekturako Nafarroako GJHei buruzko txostenaren idazlea eta Xabier Velasco NASUVINSA-Lursarekoa, eta Nafarroan 2030 Agenda Ezartzeko Sailarteko Batzordearekin kolaboratzailea izango dira.
  • Bigarren mahaian, herritarrek garapen jasangarriarekiko duten konpromisoa sustatzeko estrategiak jorratuko ditugu, eta, horretarako, Cristina Monje politologo eta Zaragozako Unibertsitateko irakaslea izango dugu, eta Nafarroako Gobernuaren bi ekimen aurkeztuko ditugu, hala nola Liburutegi Zerbitzuak egindakoa  Asunción Maestrorekin  eta Diru-sarrerak Bermatzeko eta Garapenerako Lankidetzarako Zerbitzuak egindakoa Inés Jiménezekin.
  • Eta azkena komunikabideen paperari buruzkoa, Constanza Nieto jasangarritasunean eta komunikazioan aditua, Ainhoa Piudo eta Sagrario Zabaleta kazetari nafarrak eta Daniel Burgi fotokazetaria bertan direla.

Aldez aurreko izen-ematea ondorengo estekan egin beharko da: https://arcg.is/10O5f80