2023 Gaitasunen Europako Urtea da, eta hor sartzen dira hizkuntza-gaitasunak ere. Hizkuntzen Europako Eguna irailaren 26an ospatzen da. Egun horretan, pertsonen eguneroko bizitzan eta lanean hizkuntzek duten erabilgarritasuna erakusten du Europako Batzordeak.
Estatu kideek 70 ekitaldi baino gehiago antolatzen dituzte irailean eta urrian, Europako kontinente osoan herritarrekin hizkuntza-aniztasuna ospatzeko: Internet bidezko lehiaketak, irrati lehiaketak, liburu erakusketak, liburu eleanitzen irakurketak, jaialdi publikoak, lantegi interaktiboak, kontzertuak, jolasak, hizkuntzen ikastaro txikiak eta hitzaldiak, besteak beste.