Jadanik eskuragarri dago Europako Batasunaren Egoerari buruzko 2023ko hitzaldia, Europako Batasuneko buru Ursula von der Leyenek emandakoa.
Jaun-andreok:
Hirurehun egun eskasean, Europa hautetsontzietara hurbilduko da, gure aparteko demokrazia bereziaz baliatzera.
Beste edozein hauteskunde prozesutan bezala, herritarrek gogoeta eginen dute gure Batasunaren egoerari buruz eta herritarren ordezkariek egiten duten lanari buruz.
Baina, aldi berean, aukera izanen dute erabakitzeko zer etorkizun mota eta zer Europa eredu nahi duten.
Boto-emaile horien artean, erroldan sartu berri diren milioika pertsona egonen dira: gazteenak 2008an jaiotakoak izanen dira.
Haustelekura doazenean, axola zaizkien gauzetan pentsatuko dute.
Gure mugen ondoan hondamena eragiten ari den gerra horretan pentsatuko dute.
Agian, klima aldaketaren ondorio suntzitzaileetan pentsatuko dute.
Adimen artifizialak beren bizitzan izanen duen eraginean.
Edo datozen urteetan etxebizitza edo lanpostu bat lortzeko dituzten aukeretan.
Gure gaur egungo Batasunak Bigarren Mundu Gerraren ondoren etorkizun hobearekin amesten zutenen ikuspegia islatzen du.
Etorkizun horretan, nazio, demokrazia eta herrien Batasunak lankidetzan jardunen zuen bakearen eta oparotasun komun baten alde.
Haien ustez, Europa zen historiaren deiari eman beharreko erantzuna.
Belaunaldi berriko gazteekin mintzatzen naizen aldiro, etorkizun hobe baten ikuspegi hori bera sumatzen dut.
Zerbait hobea eraikitzeko gogo bizi hori bera.
Ziurtasunik gabeko mundu honetan, Europak, beste behin ere, historiaren deiari erantzun behar diolako uste hori bera.
Eta horixe da guztiok elkarrekin egin behar duguna.