Euroganberak energia berriztagarrien ezarpena bultzatzearen alde bozkatu zuen asteartean, Europako Itun Berdearekin eta EPowerEU planarekin bat etorriz.

Energia-iturri berriztagarriei buruzko Zuzentarauaren eguneratzeak –Parlamentuaren eta Kontseiluaren artean jada adostuta dagoenak– EBko energiaren azken kontsumoan energia berriztagarrien kuota % 42,5era igotzen du 2030erako, nahiz eta estatu kideek ahalegina egin beharko duten % 45era iristeko.

Legediak bizkortu eginen ditu, halaber, baimenak emateko prozedurak, bai energia berriztagarrien zentral berriak ezartzeko –hala nola eguzki panelak edo haize-sorgailuak– bai lehendik daudenak egokitzeko.   Agintari nazionalek gehienez ere hamabi hilabetean onetsi beharko dituzte energia berriztagarrien instalazio berriak, “energia berriztagarrietarako eremu egokian” kokatzen baldin badira. Eremu horietatik kanpo, prozedurak ezin izanen du hogeita lau hilabete baino gehiago iraun.

Gehiago irakurri