Ikastaroa urriaren 9, 10 eta 11n izanen da, eta online ere egin daiteke. Doakoa da, eta UHUNek ECTS kreditu 1 aitortzen dio.

Diziplina anitzeko ikuspegi batetik aztertzen ditu klima-aldaketaren aurkako borrokak eskatzen dituen ikuspegi historikoa eta egungo eta etorkizuneko erronkak, betiere estatu barruko, Europako eta nazioarteko justizia klimatikoaren ikuspegitik. Erakunde hauetako hizlariak arituko dira, besteak beste: Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatea, Oxfam, Kataluniako Generalitatea, Bidezko Trantsiziorako Institutua, Portsmouth Unibertsitatea, Marrakecheko Cadi Ayyad Unibertsitatea edo Pariseko Centre National de la Recherche Scientifique.

Ikastaroari eta jarraituko duen programari buruzko informazio gehiago izateko eta izena emateko, ikus:  https://extension.uned.es/actividad/idactividad/32527

Klima Zuzenbideari buruzko Jean Monnet moduluari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikus:

https://blogs.uned.es/derechoclimatico/