Batzordeak, berariazko komunikazio batean, neurri zehatzak proposatu ditu Europako gizarte segurantzaren sistemen koordinazioa digitalizatzen jarraitzeko. Bertan neurriak ezartzen ditu gizarte segurantzaren zerbitzuak herrialdeen mugetan azkarrago eta errazago eskura daitezen, tresna digitalak erabiliz eta pertsonen eta enpresen karga administratiboa murriztuz.
Horrela, gizarte segurantzako erakunde nazionalen arteko informazio trukea hobetuko da, eta bizkortu eginen da diruz lagungarriak diren prestazioak mugaz gaindi aitortzea eta ematea. Beraz, herritarrek errazago izanen dute atzerrian bizitzea, lan egitea eta bidaiatzea, enpresek errazago eginen dituzte negozioak EBko beste herrialdeetan, eta estatuetako administrazioek errazago koordinatuko dute gizarte segurantza mugaz gaindi.