Irailaren 15etik 16ra eginen da EBko Ekonomia eta Finantza Gaietako ministroen bilera informala Santiago de Compostelan.

Santiago de Compostelan eginen diren lan-saioen ardatza izanen da autonomia estrategikoan aurrera egitea eta nazioarteko lankidetza ekonomikoa indartzea, batez ere Latinoamerikarekin.

Ecofin-en esparruan, lehen aldiz, bilera bat eginen da Latinoamerikako eta Karibeko ministro arduradunekin eta nazioarteko finantza-erakundeekin, CAF-Banco de Desarrollo de América Latina y el Caribe bankuarekin lankidetzan antolatuta. Bilera horiek gai komun bati buruzkoak izanen dira: “Ekonomia Berde eta Digital Global baterantz”.

Gehiago irakurri