Banda Zabalaren Europako Sariak lehiaketa bat dira, eta horien helburua da banda zabala hedatzeko Europako proiektu nabarmenak aitortzea eta azpiegitura arrakastatsuak nabarmentzea.
Beren kandidatura aurkezten ahalko dute banda zabala hedatzeko Europako proiektu guztiek, baldin eta aurreratuta badaude ezarpenean: landakoek, hirikoek, tokikoek, eskualdekoek, nazionalek edo herrialde askotakoek, edozein dela ere haien tamaina eta horiek gauzatzen ari den erakundea, publikoa zein pribatua.
Sariek bost kategoria dute: finantzaketa, negozio eta inbertsio eredu berritzaileak; kostuak murrizteko eta baterako inbertsiorako neurriak; eragin sozioekonomikoa landaguneetan eta urruneko eremuetan; eskaria sortzea eta konektibitatea hartzea; eta mugaz gaindiko eta nazioarteko konektibitatea.