Alex Santesteban Opaca ikasle nafarra Espainia ordezkatzen ari da Europako Euroskills lehiaketako CNC-Fresaketa espezialitatean. Aste honetan (irailaren 5etik 9ra) Poloniako Gdansk herrian Lanbide Heziketako ikasle onenak bildu dira, hainbat espezialitate profesionaletan lehiatzeko.
Espainiak Polonian duen ordezkaritza 11 autonomia erkidegotako 22 parte-hartzailek osatzen dute; guztira, 22 espezialitatetan lehiatuko dira. Esan bezala, Alex Santestebanek CNC-Fresaketa espezialitatean hartzen du parte, beste 14 herrialdetako parte-hartzaileekin batera: Austria, Txekiar Errepublika, Alemania, Danimarka, Espainia, Frantzia, Italia, Kazakhstan, Herbehereak, Liechtenstein, Polonia, Portugal, Suedia eta Erresuma Batua.