Luzatu egin da etorkizuneko balizko New European Bauhaus misioko adituen deialdiaren epea. Orain, Batzordeko kide izateko interesa dutenek 2023ko irailaren 15era arteko epea dute (12:00 CEST) eskaerak aurkezteko.

Misioaren Kontseiluak Europako Batzordea gidatuko du etorkizuneko balizko New European Bauhaus misioa garatzeko. Gidatze horrek diseinua, helburuak, adierazle egokiak eta misioaren epeak zehaztuko ditu. Halaber, Misioaren Kontseiluak aholkularitza emanen du misioaren helburuak lortzeko beharrezkoa den ikerketaren eta berrikuntzaren edukiari buruz, alderdi interesdunen eta publikoaren ekarpenak kontuan hartuta, eta Europako Bauhaus Berriari lotutako berrikuntza ausartean inbertitzea sustatuko du.

Misioaren Kontseilua, gehienez, goi mailako 15 adituren talde orekatu batek osatuko du; aditu horiek hainbat esparrutakoak izanen dira: Europar Batasuneko eta Europar Batasunetik kanpoko enpresa eta industria, administrazio publikoa, mundu akademikoa eta zientzia, ikerketa eta berrikuntza, kultura eta hezkuntza, herritarren konpromisoa eta gizarte zibileko erakundeak.

Deialdiari buruzko informazio gehiago hemen.