2024ko Europako Bauhaus Berria Jaialdiko elementu nabarmen gisa jarduera, proiektu edo ekitaldi osagarriak proposatu nahi dituzten erakundeek eta pertsonek 2023ko irailaren 30era arte aurkezten ahalko dituzte horiek, horretarako epea luzatu baita.

Pertsona berritzaileak bilatzen dituzte, Jaialdiaren esperientzia ahaztezin bat batera sortzen parte har dezaten honela:

– Tokiko, eskualdeko edo nazioko testuinguruan ekitaldi osagarri liluragarri bat antolatzen

– Azokan beren eraldaketa proiektua edo ekintza erakusten

– Beren sormen paregabea partekatzen, Jaialdiaren parte gisa; herritarrengan oinarritutako kultura ospakizuna, arte, musika, antzerki eta dantza erakusketez eta abarrez betea.

– Jaialdiaren giroa nabarmenduko duten eduki erakargarriak eta hedabideentzako estaldura sortzen

Informazio gehiago