EBko defentsa ministroek Ukrainari epe luzera laguntza militarra ematen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute eta Saheleko segurtasun egoera aztertu dute, Toledon egindako bilera informalean.
Toledoko Arma Fabrika Zaharrean izan da bilera eta Josep Borrell EBko atzerriko gaietarako eta segurtasun politikarako goi ordezkaria izan da burua. Oleksii Reznikov Ukrainako defentsa ministroak bideokonferentzia bidez parte hartu du, egoera nola dagoen azaltzeko.