EBko defentsa ministroek eta Josep Borrell EBko atzerriko gaietarako eta segurtasun politikarako goi ordezkariak Sateliteen Europar Batasuneko Zentroa (EU SatCen) bisitatu dute. Zentro hori Torrejón de Ardozen dago, eta 30. urteurrena ospatu berri du.
Margarita Robles jarduneko defentsa ministroa alboan zuela, Borrell buru izan da SatCen-eko zuzendaritza batzordearen ministroen bigarren bileran.
Sateliteen Europar Batasuneko Zentroa (SatCen) Espainian dauden Europaren sei agentzietako bat da, eta haren helburu nagusia da espaziotik babestea Europar Batasunak atzerri politikaren, segurtasunaren eta defentsaren arloetan gauzatzen dituen ekintzak.
Esan bezala, SatCen Torrejón de Ardozen (Madril) dago, eta 1992an sortu zen, desagertutako Mendebaldeko Europar Batasuneko (MEB) erakunde gisa; 2002ko urtarrilaren 1ean, Europar Batasuneko adimen geoespazialeko agentzia bihurtu zen.