2023ko azaroaren 8an, Circular Cities and Regions Innitiative (CCRI) delakoaren 1. Konferentzia Orokorra eginen da Bruselan (formatu hibridoan).

Konferentziak foro bat prestatuko du, ekonomia zirkularrean interesa duten erakunde guztiak bildu daitezen toki eta eskualde mailan konponbide zirkularrak aztertzeko eta trukatzeko.

Aukera paregabea izanen da irtenbide zirkularrak zabaltzeko aukerei buruz gehiago ikasteko, EBko beste hiri eta eskualde batzuetan inspiratzeko eta inplikatutako funtsezko eragileekin trukatzeko.

Ekitaldiak hainbat gai aztertuko ditu, hala nola zirkulartasuna klima eta ingurumen erronketara egokitzea, ekonomia zirkularraren finantzaketa eta alderdi interesdunekiko konpromisoa, bai eta CCRIk ekonomia zirkularrari laguntzeko modua ere, erakunde elkartuekin eta CCRI proiektuekin lankidetzan.

Informazio gehiago