Praktika horiek ordaindutako praktiketarako 100 bat plaza eskaintzen dituzte urtero, baita ordaindutako praktiketarako beste 6  plaza ere desgaitasuna duten pertsonentzat.

  • Iraupena: 5 hilabete (2024ko otsailetik uztailera).
  • Ordainsaria: 1.340 € hilean; eta bidaia-laguntza, jatetxe-txartela eta istripu-asegurua.
  • Kokapena: Brusela (Belgika)
  • Aukeran dauden postuak: 50 postu deialdi bakoitzeko (100 urtean).
  • Eskabideetarako epea: 2023ko irailaren 28ra arte (12:00ak arte, Bruselako ordua).

Praktikak Kontseiluaren Idazkaritza Nagusian (KIN) egiten dira. Idazkaritza hori EBko funtsezko bi erakunde hauen laguntza-organoa da:

  • Kontseilu Europarra: hartan, KINek Kontseiluko lehendakariari laguntzen dio batez ere.
  • Europar Batasuneko Kontseilua: KINek funtsezko lana egiten du txandakako lehendakaritzan, Ordezkari Iraunkorren Batzordean (COREPER) eta hango lantalde eta komiteetan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu EBko Kontseiluaren Idazkaritza Nagusiko praktikei buruzko gida; Hablamos de Europa atarian dago eta mezu honi atxiki diogu.

Eskaerak Kontseiluaren webgune ofizialeko berariazko atalean egin behar dira