Europako Batzordearen Espainiako Ordezkaritzak, abuztuaren 28an (astelehena), online topaketa bat antolatu du komunikabideekin, azaltzeko zertan dautzan EBk online plataformetarako indarrean jarri dituen arau erabakigarri berriak. Aurkezpenaren ondoren, galdera-saio bat eginen da. Ekitaldia off-the-record erregimenean gauzatuko da.

Zerbitzu Digitalen Legeak arau-multzo berri bat ekarri die online plataformei zerbitzuak zer-nola diseinatu behar diren ezartzen duena. Arau berriek erantzukizun berriak ekarri dituzte, legez kanpoko eduki eta produktuen online hedapena mugatzeko, adingabeen babesa areagotzeko, eta hautatzeko aukera gehiago eta informazio hobea emateko erabiltzaileei.

Topaketaren xehetasunak:

– Noiz? Abuztuaren 28a, astelehena, 15:00etan.

– Non? Webex bidez, online

– Berrespenak: bertaratzekoa bazara, mesedez, idatzi lehenbailehen hona: paula.ceballos-coloma@ec.europa.eu

Hizlariak: Irene Roche Laguna, koordinazioko eta araudia betetzeko unitateko buru laguntzailea, Informazioaren Gizarteko eta Hedabideetako Zuzendaritza Nagusiaren Zerbitzu Digitalen Legearen eskumena duen zuzendaritzan.

  • Hizkuntza: gaztelania.

Informazio gehiago behar izanez gero, jo hona: paula.ceballos-coloma@ec.europa.eu