2023ko irailaren 3an, 4an eta 5ean, EBko Nekazaritzako ministroen bilkura informal bat eginen da Kordoban (Espainia). Luis Planas jarduneko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroa arituko da buru.
Bilkuran, teknologia berriak izanen dituzte hizpide, edizio genetikoko azken teknikak barne, eta eztabaidatuko da zer zeregin duten nekazaritzak erresistentzia handiagoa izan dezan klima-aldaketaren aurrean.