Europak ondare arkitektoniko garrantzitsu bat du. Europar Batasunak hura babesteko konpromisoa hartzen du hainbat ekimen, programa eta politikaren bidez.
Europar Batasunaren lehentasunetako bat da Europako kultura-ondarea kontserbatzea eta sustatzea, eta horrek barne hartzen ditu paraje naturalak, museoak, artelanak, tradizioak eta, jakina, eraikuntza eta aztarnategi arkeologikoak, monumentuak eta hiri historikoak.
Europak ondare arkitektoniko garrantzitsu bat du, urtero milioika bisitari hartzen dituena. Parisko Eiffel dorrea, Erromako koliseoa edo Granadako Alhambra dira urtero gehien bisitatzen diren munduko monumentuetako batzuk. Estatu kideen ardura da kulturaren arloko politikak antolatzea, baina, halere, Europar Batasunak ondarea babesteko konpromisoa hartzen du zenbait ekimen, programa eta politikaren bitartez. Haien xedea da errespetuzko kultura-turismoa bermatzea, ondarea babestuko duten irtenbide adimentsuen garapena sustatzea eta kultura-aberastasunaren kontzientzia sorraraztea hezkuntzaren bidez, besteak beste.