Europar Batasuneko txandakako lehendakaritzek makina bat gai jorratu behar dituzte, goi-mailako bilkurak antolatuz horretarako. Jakin dezagun zer desberdintasun dituzten.
Zer dira ministerioen bilkura informalak? Espainiaren Lehendakaritzak dirauen sei hilabeteetan, buru izan behar du EBko Kontseiluak Bruselan eta Luxenburgon egiten dituen bilkuretan eta orobat antolatu behar ditu ministroen bilkura informalak, arlo bakoitzeko ministroei aukera emateko beren zorroetako arloetan gaurkotasuna duten gaiak eztabaidatzeko.
Espainiaren Lehendakaritzaren seihilekoan zehar, 23 ministro-bilkura eginen direla aurreikusi da. Bilkurak Espainiako 21 hiritan eginen dira, uztailetik azarora bitartean.