Estatuak Osasun Sistema Nazionalean sartzeko onetsi dituen proba genetikoen % 90 baino gehiago eskaintzen ditu jada Nafarroak.

Osasun Departamentuak proba genetikoen katalogo berriko 660 determinazioetatik % 93 eskaintzen ditu dagoeneko. Katalogo hori Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluak (autonomia-erkidegoak koordinatzen dituen erakundea) eta Osasun Ministerioak onetsi zuten joan den ekainean, autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuen zorro amankomunean sartzeko. Gainera, Nafarroa katalogoaren gainerakoa osatzeko moduan egonen da laster –beranduenez, 2025aren bukaera baino lehen–, laster iritsiko baitira xede horretarako funts europarrak.

Hala, aurtengo azken hiruhilekoan milioi bat euro inguru (956.707 €) sartuko dira Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik (Next Generation EU). Gehienez ere bi urteko epean inbertitu beharko da diru hori, eta mota horretako probak egiteko behar den ekipamendua berritzeko erabiliko da, batez ere Genetika eta Anatomia Patologikoaren arloetan.

Gehiago irakurri