Europako gaur egungo egoerari buruz hitz egin dute
Félix Taberna lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak bilera bat izan du gaur goizean Joaquín Almuniarekin, Europako Batzordeko lehendakariorde ohiarekin, Europako gaur egungo egoerari buruz hitz egiteko.
Europako lidergoa, Ukrainako gerra eta, Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiaren presidentetzarekin batera, Europar Batasunak aurrean dituen erronka ekonomikoak dira Nafarroako Jauregian egin den bileran jorratu diren gaietako batzuk.
Almunia Iruñean egon da, Lidergo berria Europarentzat izenburupean abuztuaren 23tik 25era hiriburuan egin diren Europako Udako V. Ikastaroetan parte hartzeko.
Joaquín Almunia Europako Batzordeko lehendakariordea eta Europako Lehiako komisarioa izan zen 2010etik 2014ra. Aurretik, Europar Batasuneko Ekonomiako komisarioa (2004-2009), Lan eta Gizarte Segurantzako ministroa (1982-1986) eta Administrazio Publikoetarako ministroa (1986-1991) izan zen.