Galdetu al diozu inoiz zeure buruari nola egiten diren EUROSTATen mapa estatistikoak? Zeureak prestatu nahiko zenituzke?
Mapa Interaktiboen Sorgailua (IMAGE) Interneten oinarritutako tresna bat da, erabiltzaileei aukera ematen diena aurrez definitutako mapa diseinu batzuetan estatistika mapa profesionalak azkar prestatzeko. Zure datuak gehitu ditzakezu edo zuzenean kargatu Eurostaten datu basetik.
Mapa sorgailu horren berezitasuna da aukera ugari eskaintzen dituela. Adibidez, EBko mapak sor ditzakezu nazio eta eskualde mailan, itsasoz haraindiko eskualde guztiak barne, baina baita zure herrialdeko mapa bat edo mapamundi bat ere.