INJUVEk gidatuko dituen bileretan gazteen eskaera nagusiak jorratu nahi dira
Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiaren presidentetzaren esparruan, zeina 2023ko uztailaren 1ean hasi eta abenduaren 31ra arte luzatuko baita, Gazteriaren Institutua (INJUVE) gidari arituko da seihileko horretan gazteriaren arloan garatuko diren ekintzetan, batez ere nazioarteko goi mailako lau bilera antolatzeko.
Bilera horien edukia bat dator Espainiako 2022-2030 aldirako Gazteria Estrategiarekin, eta, beraz, gazteen ordezkaritza sektoreen eskaera nagusiei erantzun nahi die. Gazteen osasun mentala, inklusioaren sustapena eta gazteen parte-hartzearen bultzada jorratuko dira, gazteen eskubideak eta ongizatea bermatzeko tresnak diren aldetik.